Hizkuntzak
El fantasma de la ópera Letsgo

Eskaintza berezia:
% 25eko deskontua funtzio guztietan.
El fantasma de la ópera amodio, heriotza eta hondamen istorio liluragarria da, antzerki baten erraietan mundutik ezkutaturik bizi den musikaren jenio baten eta Christine ahots aparta duen neska gaztearen artekoa. Christinek berehala deskubrituko du hark mozorroaren azpian ezkutatzen duen izua. Ihes egingo al dio mamuaren lilurari? Edo haren iluntasun eta erokeria munduan eroriko da?
El fantasma de la ópera historiako musikalik arrakastatsuena da, eta ikusleen belaunaldi ugari liluratu ditu mundu osoan. Zu izango al zara haren liluraren mende eroriko den hurrengoa?
Informazio gehiago: Letsgo.
Interpreteak: Manu Pilas, Ana San Martín, Guido Balzaretti, Marta Pineda, Enrique R. del Portal, Omar Calicchio, Mario Corberán, Isabel Malavia, Sofía Esteve. Taldea: Darío Gallego, Alejandro Rull, Sergi Pedrós, Fran León, Sergi Albert, Iñigo Etayo, Robert González, Carmen Prados, Marina Martín, Helena Clusellas, Laura Enrech, Livia de los Riscos, Lola Nájera, Virginia Esteban, Gema Bastante. Dantzariak: Alberto Collado, Natxo Núñez, Gerard Mínguez, Natalia Pascual, Natalia Delgado. Musika: Andrew Lloyd Webber. Letrak: Charles Hart. Letra gehigarriak: Robert Stilgoe. Libretoa: Richard Stilgoe, Andrew Lloyd Webber. Ekoizle artistikoa: Iñaki Fernández. Eszenografiaren zuzendaria eta disenatzailea: Federico Bellone. Zuzendari laguntzailea eta testuen egokitzapena: Silvia Montesinos. Zuzendari musikala: Julio Awad. Koreografia: Gillian Bruce. Eszenografiaren diseinu laguntzailea: Clara Abbruzzesse. Jantzien diseinua eta karakterizazioa: Chiara Donato. Argiztapenaren diseinua: Valerio Tiberi. Efektu bereziak: Paolo Carta. Soinuaren diseinua: Roc Mateu. Argiztapenaren diseinatzaile laguntzailea: Emanuele Agliati. Koreografo laguntzailea: Marta Melchiorre. Protesi eta maskaren diseinua eta sorkuntza: Oxumfx (Antonio Naranjo, Cristina Asenjo, Fernando Fernandez Lozano). Ekoiztetxea: Letsgo.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Testigo de cargo (Agatha Christie) Fernando Guillén Cuervo, Adolfo Fernández, Nerea Mazo
abu. 6 - abu. 10
Antzerkia