Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Fabrizio Bossok eta Julian Oliver Mazzariellok Pino Danieleri egindako omenaldia egile italiar handiei eskainitako erakusketa baten harira sortua da, Erromako MAXXI Museoak antolatua eta Ernesto Assante kazetariak komisariatua.

Pino Daniele napolitarra bluesean trebatutako kantautorea, konpositorea eta gitarrista izan zen, baita musikari berritzaileenetako bat ere Italiako panoraman. Hala, ospe handiko artistekin kolaboratu izuen: Franco Battiato, Lucio Dalla, Ralph Towner, Yellowjackets, Mike Mainieri, Pat Metheny, Rita Marcotulli, Gato Barbieri...

Fabrizio Bossoren eta Julian Oliver Mazzarielloren omenaldia adeitsua bezain sutsua da, emozioz betea: "Asko sentitzen dugu Pinoren hutsunea, eta beti izango gara haren mira; haren notak, ordea, beti izango dira gurekin”.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...