Hizkuntzak
Euskaldunen jatorria, historia ta irria Ion Martinez Esnaola 'Txiki'

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua.
Euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bang-etik hasita gaurdaino: "nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik", "euskalduna naiz eta furgoneta daukat" leloraino.
Ez da bakarrizketa soil-soila, baizik eta Txikiren antzezlan borobil bat. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta hainbat euskal pertsonaiaren imitazioa: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio.