Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

18 €

90 minutu

 Ethan Iverson Trio Agortuta

Ethan Iverson (pianoa), Thomas Morgan (kontrabaxua), Kush Abadaye (bateria)

Ethan Iversonek pianista, konpositore eta kritikari gisa egindako ikerlan oparoan jaso dituen garai eta eraginak ageri dira Technically Acceptablen, askotan modu harrigarri eta zoragarri batean. Iversonek School Work (1993) diskoarekin debuta egin zuenetik 30 urte igaro ondoren argitaratua, album hau, nolabait esateko, hiru album dira batean bilduta. Lehenengo herenak lan berri originalak hartzen ditu, Morgan eta Abadeyrekin batera osatu berri duen hirukotearenak. Diskoaren kaleratzea ospatzeko emanaldi bat egingo dute Village Vanguard mitikoan, baita bira bat ere Europan zehar.

Garai batean, liderrekin batera arituz bildutako esperientziaz baliatu izan da Iverson bera baino zaharragoekin konektatzeko eta haiengandik ikasteko, tartean, Billy Hart eta Jack DeJohnette. Musikari gazteekin bakarrik lan egiten duen estreinako aldia da eta haiek sormenerako tarte zabala bat aurkitzen dute melodia iragankor hauen forma laburretan ere, non poparen zehaztasuna ere antzematen den; The Bad Plus taldean izan zen garaiaren aztarna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...