Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Dantza Dantza

abe. 16 - abe. 17 2022 • 19:30

Tabakalera: Patioa

20 €

Eta Orain zer ikuskizunaren dantzariak Mendi Urruzuno

Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mixelena // Euskal Herriko Gazte Orkestra. Koreografia: Jon Maya, Jokulariak Musika konposizioa: Pascal Gaigne Argiztapen Diseinua: David Bernués Jantzien Diseinua: Alessio Meloni Orkestra Zuzendaria: Rubén Gimeno Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya Lantalde teknikoa: Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones) Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza Jantzien eraikitzea: AEG Ikasketa Profesionalen Zentroa Karteleko irudia: June San Sebastián Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo Aholkularitza: Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola Kolaboratzaileak: Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África

Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...