Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

2024 ekainak 11 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Juan Manuel Díaz de Guereñu-k gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian Marcello Quintanilha komikigile, marrazkilari eta idazle brasildarraren (Niteroi, Rio de Janeiro, 1971) Escucha, hermosa Márcia (Astiberri, 2022) komikiaz hitz egingo dugu. Antonio Altarriba gidoilari eta idazlea gurekin egongo da.

Komikiak Márciaren, Rioko favela baten bizi den erizaina, eta bere alaba Jaquelineren istorioa kontatzen digu. Istorio hau faveletan prekarietatearen eta krimenaren artean bizi diren klase xumeen eguneroko errealitate sozialaren isla da, baina baita amaren maitasunaren inguruko istorio bat ere.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...