Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € - 18€ - 10€

Hizkuntza: gaztelania

Erresuma / Kingdom/ Reino; William Shakespeareren tragedia historikoak. Argazkia: E. Moreno Esquibel Erresuma / Kingdom/ Reino; William Shakespeareren tragedia historikoak. Argazkia: E. Moreno Esquibel

Oharra

Ikuskizun honen gaztelaniazko bertsioa ekainaren 4ean antzeztuko da.

Erresuma/Kingdom/Reino Tragedias históricas de William Shakespeare proposamen ahaltsu gisa aurkezten zaigu estetikoki eta bisualki, oso eszena-planteamendu gaurkoa baitu, instalazio batetik oso gertukoa. Calixto Bieitok Shakespeareren tragedien funtsari eusten dio: hizkuntza, bortxa eta poesia. Ardatza errege handiak dira –Rikardo II.a. Enrike IV.a, Enrike V.a, Enrike VI.a eta Rikardo II.a–, beren ahal eta ahuleziekin. Haien historietan, indarkeria, gorrotoa, ustelkeria, gogoeta, heldutasuna, egonezina, ziurgabetasuna, sumina, errukia... ageri dira.

Josep María Pou, Joseba Apaolaza, Lucía Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina aktoreek osatzen dute Arriaga Antzokiak Teatro Español, Gasteizko Printzipal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Getxoko Musikebarri zentroarekin batera egindako produkzio honetako aktore-taldea, Bernardo Atxaga arduratu da antzezlana euskaraz egokitzeaz.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...