Hizkuntzak
Gipuzkoako aztarnategiak: Erdi Aroko larrua eta oinetakoak Zohartze Galan
Gipuzkoako hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bildumaz hitz egingo du Zohartze Galanek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian.
Sedimentu anaerobikoek –oxigeno eza eta %100eko hezetasuna dutenak– Gipuzkoan izaera organikoko material arkeologikoaren bilduma garrantzitsu bat izatea eragin dute, horien artean larrua aurkitzen da. Hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bilduma oso esanguratsua da: kalitate handiko zapata- edo botin-zatiak kontserbatu dira, baita artisau-tailerren berri ematen duten soberako larruazal zatiak edo ebakinak ere.
Zohartze Galan arkeologoa da, Arkeolan Fundazioako Arkeologia saileko arduraduna.
Hitzaldiaren izenburu osoa: Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da
Antolatzailea
Laguntzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Conversa: datorren Donostia Jon Insausti, Iratxe Pascual, Kike Esnaola. Mod.: Aimar Bretos
ekainak 26
Pentsamendua eta gogoeta
-
La sangre de Palestina Felix Maraña eta Maider Koro Marañarekin solasean
uztailak 9
Pentsamendua eta gogoeta
