Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Literaktum

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Mikel Laboa Literaktum

Ni ez naiz Mikel Laboa komikirako sortutako materiala iturri hartuta, Mikel Laboaren unibertso pertsonala eta publikoa uztartuz euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du, abeslariaren heriotzaren 15 urte beteko direnean.

Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak eta Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durango azokan.

Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.

Azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan inaugurazioa izango da.

Azaroaren 22an: Ni komiki bat naiz! Mikel Laboa iruditan solasaldia Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxerekin. 19:00etan, euskaraz.

Abenduaren 12an: Zirriborrotik "Ni ez naiz Mikel Laboa" komikira, Joseba Larratxe Joseviskyren hitzaldia. 19:00etan, euskaraz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...