Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Egia K.E.

Doan aretoa bete arte

Makua erakusketaren irudia

Makua, Nerea Urdangarin Zumeta-ren zuzendaritzapean garatu den esku-hartze sozio hezitzailea da. Arte bitartekaritzan oinarritzen den programa da eta Gipuzkoako Egoitza Harrerako Sarean dauden 9 nerabek osatu dute lan taldea. Zortzi hilabetetan, arte diziplina desberdinen praktikan eta ikerketan jardun dira gazte hauek. Beraiekin elkarlanean 11 artista izan dira: Karina Senatore, Maritxu Intxausti, Olatz Irigarai, Zorione Mendez, Klara Intxausti, Joseba Agirrezabalaga, Txesus Garate, Alaitz Alberdi, Arantza Gabino, Eli Kazabon eta Dani Bordonaba. Hauekin batera, collagea, pintura, eskultura, antzerkia, musika eta arte grafikoen eremuetan murgildu dira.

Amaitutako obraren ideia baino, prozesu artistikoan jartzen du ardatza programak. Izaera ludikoa duen arte tailerra, inklusio eta gizarte eraldedaketarako tresna bilakatzen da Makua. Bertan, lan sinbolikoari bidea ireki zaio, hausnarketarako gonbita egin da eta komunikazio-gaitasunak hedatzeko aukera zabaldu da. Pertsonen arteko konexio baikor eta konfidantzazkoari esker garatu da programa.

2022ko azaroan abiatu zen esperientziak emandako emaitza batzuk dira gaur erakusketan aurkezten diren lanak. Honekin batera galdera bat bota nahi zaio ikusleari: Ezagutzen al duzu haur eta gazteen eskubideen 31. artikulua?

 Inaugurazioa: uztailak 4, 18:00etan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...