Hizkuntzak
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan
Iragandako ekitaldia

Komisarioa: Javier González de Durana.
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketak mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Erakusketa berri honek bi artisten erakunde legatudunen adostasuna eta lankidetza jaso du, bai Jorge Oteiza Fundazio Museoarenak (Altzuza, Nafarroa) eta Chillida Lekurenak (Hernani, Gipuzkoa), eta XX. mendeko Europako eskulturan funtsezko bi figura hil zirenetik ia hogei urte igaro direnean aurkezten da.
Erakusketak dialogo bat pizten du haien eskulturen artean; bi hamarkadatan -50eko eta 60ko urteak- egindako sorkuntza-lanean oinarritua. Hain zuzen ere, garai hartan elkar ezagutu zuten Oteizak eta Chillidak, eta adiskidetasun harremana izateaz gain, bakoitzak arreta eta interes handiz ikusi zuen bestearen obra. Erakusketako ibilbideak beren pentsamendu estetikoen eta eskultura-lanen arteko elkarrizketa bat eskaintzen du, Oteizaren metafora paradigmatikoak eta Chillidaren metonimia sintagmatikoak maila berean agerian utzita.
Bisita gidatuak
Publiko orokorrarentzat programatutako asteko bisitak. Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez.
- astearteetan: 10:30 (gaztelaniaz), 18:00 (euskaraz)
- larunbatetan: 10:30 (euskaraz), 18:00 (gaztelaniaz)
Informazio gehiago Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketari buruz.