Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

© Köfte Airlines. Halil Altindere.

Komisarioa: Piedad Solans

Indésirables erakusketak indarkeria eta diskriminazio politiko eta arraziala, gerrak eta bonbardaketak, erbesteratuen edo deportatuen garraioak, eta populazioaren zati bat barneratzeko, kontzentratzeko edo sarraskitzeko esparruetan kontrolatzearen gaiak jorratzen ditu, nazioarteko hamabost artisten diziplina anitzeko obraren, Goyaren Gerraren hondamendiak saileko akuaforteen (San Telmo Museoa Bilduma), Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich) eta IAACC Pablo Serrano (Zaragoza) zentroetatik datozen marrazki eta "landa"-koadernoen, argazki-liburuen (Gabriela Cendoya Bergareche Collection), eta Akitaniako Museotik (Bordele), eta Sammlung KLR-S (Berlin) eta ACHAC (Paris) zentroetatik bideratutako dokumentazio historikoaren bidez.

Artistak: Alexandra Ranner, Bani Abidi, Cristina Lucas, Emily Jacir, Esther Ferrer, Eugenio Ampudia, Halil Altinder, Iñaki Gracenea, Joseph DeLappe, Langlands & Bell, Marcos Ávila Forero, Mona Hatoum, Peggy Ahwesh, Pilar Millán, Regina José Galindo, Rogelio López Cuenca & Elo Vega.

Bisita gidatuak

Publiko orokorrarentzat programatutako asteko bisitak. Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez.

  • astearteetan: 10:30 (gaztelaniaz), 18:00 (euskaraz)
  • larunbatetan: 10:30 (euskaraz), 18:00 (gaztelaniaz)

Informazio gehiago Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak erakusketari buruz.

Antolatzailea

San Telmo Museoa

Laguntzailea

Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...