Hizkuntzak
Altzako txokoak Galarzaren postaletan Gregorio González Galarza, Carmelo González
Altzako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa honetan ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira. Funts hori Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) eta bere seme Carmeloren lanekin osatuta dago.
XX. mendearen lehen erdiko argazki multzo garrantzitsu bat da eta argazkiak batez ere postal gisa erreproduzitzeko eginak dira. Argazki gehienak kristal gaineko gelatina teknikarekin egina dira. Galarza funtsak 3.000 bat argazki ditu. Argazki multzo osoan Altzako hainbat txoko jasotzen dituzten hogeita hamar bat daude. Horietatik hamalau Altzako Tokiko Bilduman katalogatuta daude.
Antolatzailea
San Telmo Museoa, Altzako Historia Mintegia, Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Itsasargiak: itsasoaren zaindariak Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartea
eka. 19 - uzt. 30
Erakusketak
