Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

eka. 27 - abu. 30 2025

Okendo K.E.

Denbora hegan doa. Jesús Mansé-ren margoa

2000ko udan, Jesús María Cormán artista plastiko eta poetak literaturako pertsonaia bati bizia eman zion. Pertsonaia horren lanbidea margolaritza da, eta bere izena Jesús Mansé da.

Cormánen lanak abstrakzioaren hizkuntzetan mugitzen diren arren, Jesús Mansék, bere 25 urteko existentzian, paisajismo errealista landu du, eta bere begirada malenkoniatsuak kasu batzuetan, erromantizismo garaiko margolarien lana gogorarazten du.

Jesús Manséren erakusketa hau, Cormánen beraren bertso batekin izendatua - Denbora hegan doa baina, batzuetan, pausatu egiten da -, bere lanaren erakusketa zabala aurkezten du. Bereziki 2022tik gaur egunera arteko lanetan oinarritzen da, non denboraren iragankortasuna eta haren igarotzeak ezagutzetan eta gure izatean uzten dituen aztarnak txiki-txikiak diren piezetan hausnartzen duen.

Ekitaldi osagarriak

Uztailaren 4an, 19:00etan, Jesús María Cormánek poesia irakurriko du, Maider Zapirainen biolontxeloaren laguntzarekin.

Uztailaren 11n, 19:00etan, Jesús María Cormánek bisita gidatu irekia egingo erakusketa aretoan.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...