Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 / 4 / 0 €

Atzokoak  gaur ekimeneko irudia

Klaustroan ikusgai izango dira txokolategintzari lotutako 30 bat pieza: osagaiak, lanerako erremintak, txokolatea egiteko prozesua erakusten duen bideo bat, eta hainbat objektu txokolatearen salmenta eta kontsumorako. Guztiak Rafa Gorrotxategiren bildumakoak dira, eta txokolategintzaren prozesua artisau modura nolakoa den azaltzen dute, pausoz pauso, fruitu eta hazietatik hasi eta salmentaraino.

XVI. mendean kakaoa Ameriketatik iritsi zenean eta horren kontsumoa oso azkar hedatu zenean, gure lurraldean txokolate artisauen sare indartsu bat sortu zen. Bertoko gozogileek txokolatea egiteko prozesura egokitu zituzten beren ezaupideak. Mendeetan zehar, txokolategintza espezializatzen eta modernizatzen joan da, prozesuan makineria sartuz, harik eta industria-ekoizpen masibora iritsi arte. Azken aldaketa hau kolpe latza izan zen txokolategile artisau askorentzat, eta jarduera bertan behera utzi behar izan zuten.

Gaur egun, beste bizi filosofia bat daramaten artisau produktuen eta produktu naturalen aldarrikapen bat ikusten ari gara. Zentzu honetan txokolategileek bere lanbidea egokitzen joan dira, teknika berriak garatuz, kakao barietate desberdinak hautatuz edota osagai berriekin esperimentatuz. Hori guztia, bere lanbidea bizirik mantentzeko eta egungo gastronomiaren azken joereei erantzuna ematgeko. Adibidea, bean to bar (babatik tabletara) izeneko txokolateak dira, non elaborazioaren prozesu osoa kontrolatzen den.

Antolatzailea

STM, Rafa Gorrotxategi

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...