Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldia Giza Eskubideen Zinemaldia “PA(P/T)ERA” Erika Casanova Morea

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. erakusketa.

Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte jada beteta dituen honetan, gure ekitaldiaren 20. edizioa dugu. Zenbaki borobilak izanda, gai berezi bati heldu nahi izan diogu: 29. artikuluan aipatzen diren komunitatearekiko betebeharrak hain zuzen. Izan ere, gure eskubideak ez dira mugagabeak eta erantzukizun eta betebeharrak ere baditugu giza eskubideetaz gozatu ahal izateko. Hala adierazi dute 1300 lan baino gehiagoren bidez aurtengo partehartzaile izan diren 2000 pertsona baino gehiagok.

Sari banaketa igandean, apirilaren 14an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)

astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00

larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...