Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

2027 urtarrilak 16 • 21:00

Intxaurrondo K.E.

30 € (25 € aldez aurretik)

Hizkuntza: euskara

Eñaut Elorrietaren argazkia Dkluba

Eñaut Elorrietak Festina Lente bere bakarkako bosgarren lana aurkeztuko du Intxaurrondo Kultur Etxean.

Kantagile gernikarrak nazioarteko indie-rockaren erreferente den The National taldeko musikarirekin lan egin du disko berriaren ekoizpenean eta grabaketan. Elkarlan horren emaitza nabarmena da: kantu berriek jauzi bat egiten dute eta Elorrietaren unibertso musikalari dimentsio berria ematen diote.

Abesti berriak Eñaut Elorrietaren azken hamarkadetako paisaia musikalaren erakusleiho ere badira. Bertan, Ken Zazpi garaiko oihartzunak aurki daitezke, baita bere bakarkako ibilbidean nagusitu diren indie-folk soinuak ere; baina, oraingoan pauso bat harago joan da. Inoiz baino soinu garbiago eta borobilagoa lortu du.

Argitalpenarekin batera, gainera, hogeita hamar urte betetzen dira Eñaut Elorrietak Ken Zazpirekin lehen abestia grabatu eta argitaratu zuenetik. Urteurren hori ere zuzenean ospatu nahi du artistak, bere zaleekin batera. Horregatik, Festina Lente biran, disko berriko abestiak aurkezteaz gain, bere ibilbide osoko kantu esanguratsuenetako batzuk ere eramango ditu agertokira.

Horretarako, luxuzko taldea izango du alboan: Ander Ederra (gitarra elektrikoak), Joannes Ederra (baxua), David Gorospe (bateria), Nerea Quincoces (perkusioa), Txus Aranburu (teklatuak) eta Imanol Iribarren (tronboia).

Festina Lente izenburuak antzinako latinezko esamolde batean du jatorria: «mantso bizkortu». Itxuraz kontraesankorra den esamolde horrek proiektuaren muin artistikoa islatzen du: aurrera egitea eta gelditzen jakitea, abiadura eta sosegua uztartzea, indar kontrajarriak orekan jartzea.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...