Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema +55: bideo-foruma

Iragandako ekitaldia

Tomasene K.E.

Hizkuntza: gaztelania
130 minutu

En sus zapatos pelikularen fotograma

AEB. Zuzendaria: Curtis Hanson.

Maggie eta Rose bi ahizpa umezurtz dira, eta eztabaidan pasatzen dute eguna. Oso desberdinak dira, eta ez dute ezer komunik, zapata zenbaki bera janztea izan ezik. Maggie (Cameron Diaz) polita, alaia eta lotsagabea da eta arrakasta handia du gizonen artean, nahiz eta ez den gai lanari eusteko. Horren ondorioz, ahizparen etxera bizitzera joango da. Rose (Toni Collette) Princetongo lizentziadun arrakastatsua da. Filadelfiako abokatu-langela batean lan egiten du, baina ez da inoiz eroso sentitzen bere itxura fisikoarekin. Roseren pasio bakarra zapatak dira, baina, zoritxarrez, ez du zapatak janzteko aukera handirik. Amona aurkitzeak (Shirley MacLaine) berriro ere harremanetan jarriko ditu ahizpak.

Informazio gehiago Filmaffinityn: En sus zapatos.

Antolatzailea

+55, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...