Hizkuntzak
Emakumeen XXXVII. Astea
Martxoa 06 - Apirila 25: Hamaika emakume*, hamaika erronka
Mendi Urruzunoren erakusketa
Urruzunok argazki-bilduma honetan emakumea* eta kirola binomioan dauden hainbat gairen inguruan arreta jartzen du.
06: Asteko manifestuaren irakurketa eta Sara Mansillaren kontzertua
07: Bertso saioa. Emakumea eta kirola.
Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Elixabet Pagola
Ainhoa Urien gai-jartzailearen aginduetara arituko dira bertsolariak.
08: Berdintasunaren aldeko Martxa Intxaurrondotik
Ibilaldia 10:30ean hasiko da Sagastieder Plazan eta Antiguako tunelan bukatuko da 12:30tan, bertatik abiatuko den manifestaziora gehitzeko.
10: Traineras, pasión por el remo filmaren emanaldia
Telmo Iragorri, 2024
Emakumezkoen bost talde helburu beragatik borrokan: bandera bat astintzea. Baina ez edozein bandera: Kontxako Bandera. Traineru horiei buruzko dokumentala: Euskotren Ligako emakumezkoen bost talde arraunean.
Ondoren, solasaldia Nadeth Agirre (Orioko patroi ohia) eta Maika Tameronekin (ETE eta KAEko lehendakaria). Aurkezlea: Kristina Zorita.
11: Hitzaldia. Mujer y deporte
Tati Garmendia, Cristina Ubani, Garbiñe Etxeberria eta Miren Martiarena
Tati Garmendia eskubaloi jokalari ohi eta Super Amara Bera Berako kirol zuzendaria, Cristina Ubani eskubide zibilen ikertzaile eta ekintzaile feminista, Garbiñe Etxeberria futbolari eta Realeko emakumezkoen futbol saileko kirol zuzendaria eta Miren Martiarena arituko dira. Moderatzailea: Eva Monente kazetaria.
