Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Emakumeak Zientzian irudia

Aurten Emakumeak Zientzian (EEZZ) jai-giroan hasi nahi dugu. Bertan, Emakumeak Zientzian ekimenari atxikitako erakunde eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiak omenduko ditugu, Zientzia nesken kontua dela ikusarazteko.

Eskenatokian, gure ikerlarietako batzuk Alaia Martin Etxebeste Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistarekin arituko dira solasean (Alaiak bere testigantzak bertsotan jasoko ditu).

Janus Lester artistak eta kausaren aliatuak osatutako Emakumeak Zientzian himnoa aurkeztuko dugu ere. Saioa amaitzeko, Mundua aldatu zuten emakumeak erakusketa bisitatuko dugu.

  • 18:00 - Ongietorria.
  • 18:10 - Solasaldi moderatua hiru ikerlarirekin eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariarekin.
  • 18:40 - Emakumeak Zientzian himnoaren aurkezpena.
  • 19:00 - Koktela eta erakusketara bisita (DJarekin girotuta).

Antolatzailea

Emakumeak Zientzian, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...