Hizkuntzak
El destino Al-massir, 1997
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Youssef Chahinek zuzendutako Al-massir (1997) film egiptoarraren proiekzioarekin jarraituko du.
Averroes XII. mendeko Kordoban bizi da. Filosofo, mediku, legelari eta matematika eta astronomiako maisu honen lanak eragin handia izango du mundu osoan hurrengo mendeetan. Garaiko fundamentalistek jazarri zuten arren eta bere lan eskerga erretzen ere saiatu baziren ere, Aristotelesen pentsamenduaren dibulgatzaile nagusia izan zen. Youssef Chahine (1926-2008) egiptoar zinemaren maisuak zuzendutako azken filmetako bat da; sei hamarkadatan berrogei film baino gehiago zuzendu zituen.
- Egipto-Frantzia
- Zuzendaritza: Youssef Chahine
- Ekoizpena: Humbert Balsan, Gabriel Khoury / MISR International Films, Ognon Pictures, France 2 Cinéma
- Gidoia: Youssef Chahine, Khaled Youssef
- Argazkia: Mohsen Nasr
- Musika: Yahya Al Muji, Kamal El Tawil
- Muntaketa: Rashida Abdel Salam
- Aktoreak: Nour El-Sherif, Laila Eloui, Mahmoud Hemida, Safia El Emari, Mohamed Mounir
Antolatzailea
Laguntzailea
