Hizkuntzak
40 urte bizikidetza eraikitzen
Azken lau hamarkadetan Euskadin bakearen eraikuntzak izan duen bilakaera aztertzeko belaunaldien arteko jardunaldia izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta. Jardunaldiaren izenburu osoa: Kontzientzia-eragozpenetik bake-hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen.
Kontzientzia-eragozpenaren eta mugimendu antimilitaristen sustraietatik abiatuta, gaur egungo bakerako hezkuntza, bizikidetza eta giza eskubideen erronketara iritsi arteko bidea izango da ardatza. Jardunaldian honako gai hauek landuko dira: memoriaren transmisioa, identitate anitzak, bizikidetza, bakea aro digitalean, gazteek gaur egun giza eskubideen eta gatazken arloan dituzten erronkak, Euskadiko bakerako hezkuntza-praktiken bilakaera, eta feminismoa zein intersekzionalitatea bakearen eraikuntzan.
Mahai-inguruen, dinamika parte-hartzaileen eta giza-liburutegien bidez, iraganetik ikasi eta etorkizuneko bakearen eraikuntzari buruz hausnartzeko gunea eskainiko da.
Informazio gehiago eta izen-emateak: www.egk.eus
Antolatzailea
Laguntzailea
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, San Telmo Museoa
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
El arte de encontrarnos: deseo, intimidad y relaciones en la madurez Ainara Brusau
irailak 23
Pentsamendua eta gogoeta
