Hizkuntzak
Doble o nada Miguel Ángel Solá, Paula Cancio
Komunikabide garrantzitsu bateko zuzendariak bi zuzendariordeetako baten eskuetan utzi behar du bere postua. Bat gizona da, eta bestea emakumea. Zerk izango du eragina erabakian? Gaitasunak? Generoak? Eskarmentuak? Ausardiak? Engainuak? Tranpak?...
Doble o nada emozioak astintzen dituen antzezlan bat da, non ezer ez baita dirudiena, eta non traizioa eta maitasuna etengabe ari baitira jirabiran, boterea deritzon torloju-hari aizun horretan.
Miguel Ángel Solák Aktore onenaren ACE 2017 Saria irabazi zuen antzezlan honengatik.
Egilea: Sabina Berman. Zuzendaritza: Quique Quintanilla. Zuzendari-laguntzailea: Ana Belén Beas. Jatorrizko musika: Martín Bianccedi. Argien diseinua: Manuel González Gil, Matías Canony. Jantzien diseinua: Silvina Falcon. Paularen orrazkeraren diseinua: Mauro Gastón. Eszenografia diseinua: Manuel González Gil. Diseinu grafikoa: Lala Key. Argazkiak: MCM (Machado/Cicala/Morassut). Komunikazio digitala eta prentsa: Teatro Luchana. Ekoizpen exekutiboa: Ruben Barreiro. Ekoizpena: El tío caracoles. Banaketa: Montse Lozano.