Hizkuntzak
La suerte no está echada, arreglarlo es posible Lorenzo Milá, Cristina Monge
Krisi klimatikoaren eta haren askotariko ondorioen ebidentziak bata bestearen atzetik datoz, eta, aldi berean, saihestezintasun-sentsazioa sortzen da, tenperaturen etengabeko igoera eta horrek eragiten dituen ondorio guztiak geldiarazteko ezer egiterik ez balego bezala.
Hala ere, zientziak berak gogorarazten digu etorkizuna ez dagoela idatzita. IPCCk bere azken txostenean esan zuen. Giza ekintzak eragindako klima-aldaketa bat dagoela erabat baieztatzearekin batera, krisi klimatikoaren ondorio okerrenak saihesteko garaiz gaudela gogorarazi zuen.
Lorenzo Milá, RTVEko kazetari beteranoa, aspalditik dabil norabide horretan ikertzen. Ziklo honen gidari Cristina Mongerekin batera, gobernuek hartu behar dituzten erabakietan, enpresek abian jarri behar dituzten estrategietan eta herritarrok ere gure esku dugun horretan sakonduko dute.
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da. Gonbidapenak museoko leihatilan jaso ahalko dira emanaldia baino ordubete lehenago (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Demografía ¿hay algo que recuperar? Elena Goni, Mikolaj Stanek, Unai Martín
urriak 15
Pentsamendua eta gogoeta
-
La realidad de la trata en nuestro entorno Laburmetrai-dokumentala
urriak 18
Pentsamendua eta gogoeta