Hizkuntzak
La energía que cambia Europa Fernando Ferrando, Cristina Monge
Energia non, nola eta nork ekoizten duen eta non, nola eta nork kontsumitzen duen aztertzean, gizarte jakin baten argazkia lortzen da. Europak bere argazki propioa ikusi du, eta erabaki du ez zaiola gustatzen, aldatu egin nahi duela, jasangarritasuna, berrindustrializazio berdea eta autonomia estrategikoa txertatzeko eta munduan lidergoa bultzatzeko.
Erronka horri buruz hitz egiteko, Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari buruz antolatutako Agora K2050 hitzaldi-zikloak gaian aditu Fernando Ferrando gonbidatu du hurrengo saiora. Cristina Mongeren dinamizazioarekin, Europan gertatzen ari dena ulertarazten saiatuko da, arlo horretan agertzen diren aurrerapenak eta zailtasunak azalduta.
Fernando Ferrando ingeniaria, ekonomialaria eta Fundación Renovables fundazioko presidentea da.
Cristina Monge analista politikoa eta trantsizio ekologikorako gobernantzaren ikertzailea da, eta Agora K2050 saioen dinamizatzailea.
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Feminismo y globalización: imaginarios, debates y agendas Luisa Posada, Rosa Cobo
ekainak 4
Pentsamendua eta gogoeta
-
Necesidad de cambios en el modelo de gobernanza europea Mariola Urrea
Aldaketak
ekainak 10
Pentsamendua eta gogoeta
-
El mundo del trabajo en el País Vasco Rafael Ruzafa, José Antonio Pérez, Jon Aldabaldetreku
ekainak 11
Pentsamendua eta gogoeta
