Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Ipuscua. 1000 urte

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Jakoba Errekondo eta Alvaro Aragon

Inguratzen gaituen paisaia kultura-paisaia da, mendeetan zehar izandako giza-jardueraren emaitza. Alvaro Aragón historialariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak Gipuzkoako paisaiak azken milurtekoan bizitako eraldaketa nagusiak izango dituzte mintzagai, eta besteak beste, mugarri hauetan jarriko dute arreta: basogintzaren agerpena, sagardoaren industriaren garapena eta horren ondorioa den baserriaren hedakuntza, Ameriketako landare espezieen bertakotzea, paduren lehortzea edota basogintza industrialaren etorrera.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...