Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literaktum

Iragandako ekitaldia

Zubieta-Troa liburu-denda

Hizkuntza: gaztelania

Fernando Navarro Literaktum © Alfredo Arias

Crisálida liburuari buruz arituko da solasean Fernando Navarro idazlea Teresa Flañorekin.

Malaventura kontakizun-liburuaren arrakastaren ondoren, Fernando Navarrok, zinema gidoilari gisa ezagunagoa, Crisálida du lehen eleberria. Folk izugarriaren eta gotikoaren artean, Nada izeneko neskatoaren ahotsa baliatzen du istorioa kontatzeko, haurtzaroan bizi izandako indarkeria eta fanatismoaren ondoren gaixoetxe batean giltzapetuta dagoen neskatoa.

Egilearen prosa poetiko eta sentsorialak edertasunaren eta izugarrikeriaren arteko muga lauso batera darama irakurlea, xalogabetasunaren galeraren eta erresistentzia intimoaren istorio batean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...