Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Mahai-ingurua

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Hitzaldia San Telmon

Mahai-inguruaren izenburu osoa: Donostia ante el reto demográfico: envejecimiento, cuidados y cohesión social

Donostia aldatzen ari da. Hiriak bilakaera demografikoa bizi du, biztanleriaren zahartzeak, zaintza-premien gorakadak eta beste herrialde eta kultura batzuetatik datozen bizilagun berrien etorrerak markatuta. Prest al dago Donostia erronka horiei aurre egiteko? Nola berma dezakegu hiri kohesionatu, inklusibo eta solidarioa?

Foro honek hausnarketarako gune irisgarri eta parte-hartzailea ireki nahi du, herritarrek, profesionalek, erakundeek eta gizarte-eragileek ideiak, esperientziak eta proposamenak partekatzeko aukera izan dezaten. Donostiaren etorkizuna guztion artean eraikitzen delako: zaindu gintuztenak zainduz, iristen direnak hartuz, eta batzen gaituzten loturak indartuz.

Parte hartuko dute:

  • Javier Yanguas, psikologoa, gerontologoa eta Caixa Fundazioko Personas Mayores programako zuzendari zientifikoa. psicólogo, gerontólogo y director científico del programa de Personas Mayores de la Fundación La Caixa.
  • Maite Peña, Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian. 
  • Carlos Ordoñez, Izan Harrerako ardueraduna eta SOS Arrazakeria Gipuzkoako teknikaria gizarte aholkularitzan. 
  • Moderatzailea: Eva Monente, Radio San Sebastiáneko erredaktore burua eta Hoy por Hoy San Sebastián saioko albistegien editorea.

Oharra

Mahai-inguru hau streaming bidez eskainiko da

Laguntzailea

San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...