Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Beso negro liburuaren azaleko xehetasuna Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Miki Edge

Euskal Herriko historian sorginkeriari lotutako hainbat gertakari daude, benetan gertatu zirenak eta hainbat artxibotan dokumentatuta daudenak. Hala ere, herri-sinesmenak ez datoz beti bat gertakari historikoekin.

Topaketa honetan bat egingo dute ondare historikoak eta kulturalak eta bertan aurkeztuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astearen liburu ofiziala, Beso Negro: Brujería, Cine y Cultura Pop.

Parte hartuko dute:

  • Amaia Nausia Pimoulier, historialaria
  • Elisa McCausland eta Diego Salgado, liburuaren egileak
  • Begoña del Teso, dinamizatzailea

Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren parte da.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzailea

San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...