Hizkuntzak
Amistades amazónicas Anne Christine Taylor
Adiskidetasun kontzeptuaren aldaerez eta, bereziki, Amazoniako gizarte indigenetako laguntasun moduez arituko da Anne-Christine Taylor antropologo eta etnologoa. Mari Luz Esteban antropologoa izango du solasaldian lagun.
Amazoniako gizarte indigenen etnografiak adiskidetasunaren paradoxa aztertzeko aukera ematen digu. Oro har, adiskidetasuntzat jotzen dugu bi gizabanakoren artean aukeratutako harreman hurbila, familia-loturarik ez duena, gutxi gorabehera iraunkorra, eta sexu eta adin bereko pertsonekin lotu ohi dena. Hala, beste pertsona batekin harreman berezi bat izateko prestasuna unibertsala dela dirudi, eta, gainera, animalia gregarioen komunitate askotan ikusten da, basatietan zein etxekoetan. Hala ere, adiskidetasun-harremanak forma aldakorrak eta batzuetan ustekabekoak hartzen ditu gizakiengan, eta zaila gertatzen da kultura guztietarako baliozko definizioa ematea. Nola azaldu itxuraz unibertsala den harreman baten adierazpen-formen muturreko aldakortasuna?
Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herri indigenen kultura eta mundu ikuskeran oinarritu du bere ikerketa lana. Landa-azterketa zabalaren bitartez gizarte indigenetako norbanakoaren nozioa, xamanismoa, hileta errituak edota historiaren ikuspegia aztertu ditu, besteak beste. 1970eko hamarkadaren amaieran doktoratu zen Claude Lévi-Straussen gidaritzapean, eta egun Frantziako CNRSko ikerketa-zuzendari emeritua da.
- Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.
- Adiskidetasuna erdigunean, XXVIII. Ankulegi Antropologia Jardunaldiekin lotutako jarduera.
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Feminismo y globalización: imaginarios, debates y agendas Luisa Posada, Rosa Cobo
ekainak 4
Pentsamendua eta gogoeta
-
Necesidad de cambios en el modelo de gobernanza europea Mariola Urrea
Aldaketak
ekainak 10
Pentsamendua eta gogoeta
-
El mundo del trabajo en el País Vasco Rafael Ruzafa, José Antonio Pérez, Jon Aldabaldetreku
ekainak 11
Pentsamendua eta gogoeta
