Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

20 €

Hizkuntza: gaztelania
90 minutu

  Diego Vasallo © Tom Nogales Agortuta

Fer Garcia (gitarrak), Andoni Echeveste (perkusioa), Bobbi Relac (baxua, gitarra), Diego Vasallo (gitarrak, ahotsa).

Malo ni bueno bost abesti luzeko EP bat da, aurrera doazen eta gelditzen ez diren testuekin, urteen joanak uzten digun ezjakintasun, ziurgabetasun, erru eta irrikaren zama guztia berekin eramanez, sukaldeko kaxoi zahar batean gordetzen ditugun objektu baliaezin horiek bezala.

Egitura lainotsuek eta kadentzia elektrikoek ertzetara begira dauden soinuzko paisaiei eusten diete, rockaren ur ibilgu estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta beste batzuetan lirismo hautsi, istildu eta anbiguo baten marea ilunetan kulunkatzeko. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala.

Kantu galduak, ekaitz gau batean kometak bezala askatzeko egokiak. Green Farm Recording-en eta Garate Estudios-en grabatutako diskoa Fer Garcíak eta Diego Vasallok ekoiztu dute, eta Estanis Elorzak masterizatu du Doctor Mastering-en. Diego Vasallok gurean aurkeztuko du urrian kaleratutako disko berria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...