Hizkuntzak
Hazia Didau Antzerki Faktoria
Agortuta
Oharra
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Didauren eskutik Hazia haur antzezlana.
Barraskiloak ahoan zeraman hazi txikia taupadaka ikusi zuenean, Kala txikiak haren atzetik joateko beharra sentitu zuen; berdea non jaiotzen den eta itsasoa non ikusten den lekura; eguzkiak berotu eta elurra egiten duen ingurura; hazi txikia ernetuko den horretara…
“Logura gabeko” hiri grisa atzean utzi, eta poliki-poliki, presarik gabe, barraskiloen abiadura makalean, bidaia hasiko dute. Beraien aurrean hizadi bizi, indartsu, atsegin eta eztia azalduko da, eta Kalak orduan ulertuko du hainbestetan irudikatu eta amestu duen leku ezezagun horretarainoko bidaiak ez duela itzulerarik. Bidaia handi baten istorio txikia.
Adina: + 3 urte.
