Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
80 minutu

Descarados antzezlaneko irudia

Oso komedia... erreala!

L'Om-Imprebís eta Olympia Metropolitana berriro elkartu dira, oraingoan Dario Fo Literatura Nobel saridunaren obrarik eroenetako bat eszenaratzeko, Santiago Sanchezek zuzendua eta Juan Gea aktorea protagonista nagusiaren rolean.

Espainiako handiki... oso handiki baten bahiketa-saioak eta handiki hori bere enplegatu batekin nahastu izanak era guztietako gaizki-ulertuak sortuko dituzte, eta barrez leherraraziko gaituzten egoerak eragingo. Gure gizartearen satira bat, agerian jartzen dituena politikaren, epaileen, Ibex 35eko enpresen, poliziaren, Estatuko estolden eta are CNIaren maneiuak.

Hori guztia komediaren italiar maisu handiaren ironiaz eta umorez maneatua. Por los peloseko aktore berberak berriz ere, gure garaiko lotsagabe kuadrilla bat hezur-mamitzeko obra honetan, zeinaz kritikak esan baitu "e-meritu" handikoa dela.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...