Hizkuntzak
El juego serio Den allvarsamma leken, 1977
Oharra
Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Gonbidapenak egunean bertan jaso daitezke Antzoki Zaharreko lehiatilan ordutegi honetan: 17:00etatik saioa hasi arte eta Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan ordutegi honetan: 11:00-13:30/ 16:30etatik saioa hasi arte. 4 sarrera gehienez bakoitzeko.
Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldien barruan El juego serio filmaren proiekzioa izango da. Arvid eta Lydia 1897an elkar ezagutu eta maitemindu egin ziren. Arvid egunkari batean hasi da lanean, eta neskari ezin dio nahi duen segurtasun ekonomikoa eskaini. Lydia ezkondu egiten da eta seme-alabak ditu adineko gizon dirudun batekin aita hil ondoren. Arvid eraikuntzako handiki baten alaba oinordekoarekin ezkontzen da. 1907an ustekabean berriro topo egin ondoren, haien bizitza erosoak korapilatuko dituen affaire bati ekingo diote.
- Norvegia-Suedia.
- Zuzendaritza: Anja Breien.
- Aktoreak: Lil Terselius, Stefan Ekman, Katarina Gustafsson.
