Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Argazki-liburuak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

DELTA liburua

5 urtez Camilla de Maffeik Danubio ibaiaren delta arakatu du, Europako ibai-deltarik handiena, Europako azken mugan, Errumania eta Ukraina artean, 3500 km2-tik gora hedatzen den labirinto naturala. Minotauro gisa, biztanle gutxi batzuk paduren artean isolatuta bizi dira, paisaiarekin eta haren aldaketekin nahasturik.

Leku geografiko jakin batetik abiatuta, Deltak mapa emozional bat marrazten du, paisaia zalantzan jartzen duena eta bizitzeko ekintzaren esanahi sakonena aztertzen duena.

Aurkezpen honetan, Camilla de Maffeik Delta liburuaren sortze prozesua partekatuko du, Ediciones Anómalasek 2022an argitaratua.

Argazki-liburuak, Gabriela Cendoya Bergareche Collection jarduera programaren barruan dago jarduera hau.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da museoaren YouTubeko kanalean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean