Hizkuntzak
Dantze gaua Dantzaz konpainia + Ainhoa Usandizaga + Manu Gaigne eta Jone Amezaga del Frago
Martxoaren 27ko oharra
Hasiera batean iragarri zen Dantzaz Konpainiak Staff pieza taularatuko zuela, baina Hondo eszenaratuko du.
Hondo (Dantzaz Konpainia)
Dantzazek Paolo Mohovich koreografo italiarrarekin kolaboratu du Hondo lanaren sorkuntzan. Lankidetza hori Dantzaz eta Palcoscenico Danza Torino taldeen arteko aliantzatik sortu zen, eta Errenteriako Dantzagunearen estudioetan gauzatu zen. Lanak amildegia, misterioa, eboluzioa eta denbora gabetasuna bezalako kontzeptuetan zentratzen da, itsasoaren neurrigabetasuna inspirazio iturri gisa aztertuz. Koreografoak emozioak eta misterioa transmititu nahi ditu piezan egindako miaketa artistikoaren bidez.
Bihar (Ainhoa Usandizaga)
Biharrek egunerokotasuneko gauza txikiei erreparatzen die du eta gure benetako helburura iritsi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat gauzei garrantzia ematen die. Biharren bitartez sortzaileak bere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditu; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatuz. Biharko utziz, inoiz bukatua izango ez den honi guztiari denbora eta espazio txiki bat eskaini.
Remedios Vals (Manu Gaigne Beobide eta Jone Amezaga del Frago)
Remedios Vals: "ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da eta guk vals batekin erantzuten diogu. Absurdoaren erreinuan elkar aurkitu arte. Bila eta bila, froga eta froga ibili ondoren hasierako ideiara itzultzearen sentsazioa. (Edo) Ideia ona da, (edo) zuk ez duzu ideia hoberik. Zentzugabekeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten digute, mugitu egiten gaituzte. Itsasoaren tripak mugitzen diren moduan hau bare dagoenean. Gure arteko hizkuntza deszifratzen ari gara, lortzen dugunean berriz ere hasieratik hasteko. Kodea biluztearen arriskua hartu eta gordinik zerbitzatzea erabaki dugu, plater sakon edo zapalean joango den jakin beharrik gabe. Lasai, sagarrak irensten lagunduko digu. Hau da Remedios Vals, gurekin dantzatu nahi?"