Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Gure gizartearen erronkak Aldaketak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

 Crisis de civilización, ¿hay alternativas?

Oharra

Cristina Mongeren ordez Maitane Arnoso arituko da.

Jardunaldi honetan zibilizazio-krisiaren ideiari buruz eztabaidatu nahi da, bizi ditugun ziurgabetasunei buruzko pentsamendu kritikoa proposatzeko zailtasunaren adierazpen gisa, bai eta esparru politiko-sozialean erantzun eta proposamenak aurkitzeko zailtasunaren adierazpen gisa ere, gehienentzat osasungarriagoak eta desiragarriagoak diren ikuspegi ekonomiko eta sozialetarantz.

Santiago Alba Rico idazlea, saiakeragilea eta filosofoa da. Filosofia, antropologia eta politika bezalako diziplinei buruzko saiakera-liburuak argitaratu ditu, baita antzerki-lanak eta haur-literatura ere. Hainbat aldizkari eta komunikabideetako kolaboratzailea da, hala nola El País, Gara, Archipiélago: Cuadernos de crítica de la cultura, Rebelión, edo Kataluniako Ara egunkaria.

Daniel Innerarity filosofia politikoan katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea EHUn eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Le Nouvel Observateur aldizkari frantsesak munduko 25 pentsalari handien zerrendan sartu zuen 2005ean. El País, El Correo / El Diario Vasco eta La Vanguardia egunkarietan iritzi-artikuluak idazten ditu.

Maitane Arnoso  zientzia politikoetan doktorea da, eta irakaslea eta ikerlaria EHUren Psikologia Sozialeko departamenduan. Psikologia sozialean espezializatuta, hainbat artikulu eta lankidetza zientifiko argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko aldizkarietan. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko presidentea da.

Antolatzailea

 Galde Kultur Elkartea

Laguntzailea

San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...