Hizkuntzak
Carlangas Universo Paralelo
Carlangasek Universo Paralelo bere bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du Intxaurrondo Kultur Etxean.
Bere joko ezagunenera itzulita —gitarra-musika eta sustrai elektrikoago eta zuzenagoetara egindako itzulera horretara—, bakarkako hirugarren lana du, Novedades Carminha taldearen etenaldiaren iragarpenetik lau urtera.
Compostelako musikariak elektrizitatea, gordintasuna eta gitarren zuzentasuna hartu ditu oinarri, Bailódromo, Vol. 1 aurreko laneko soinuarekiko berrabiarazteko. Horretarako, talde berria bildu du inguruan, bere izaera garbienera hurbiltzen duena: hazi eta gaur egunera ekarri duen rock kulturaren aldarrikapenera, alegia.
Leiva eta Dear Joanne bezalako kolaborazio nabarmenak tarteko, Carlangas rock and rollaren kodeetara hurbildu da oraingoan. Horretarako, Lou Reed eta Beck, The Strokes eta Sonic Youth, Blur eta Elvis Costello bezalako erreferenteen artean mugitzen da, orain arteko kantutegirik handinahiena osatuz.
Carlos Pereiro (gitarra, ahotsa), Juan Pastor Martín (baxu, koruak), Samuel Terroso (bateri, koruak), Carlos Alfaya (gitarra) y Pablo López de la Llave (sintetizadoreak, perkusioa)
