Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

2025 apirilak 24 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Doan

Hizkuntza: ele bitan

Cambia, todo cambia ikuskizunaren irudi bat Agortuta

Dantzazek topaketa dantzatu hau proposatzen du Adriana Pous zuzendari artistikoaren eskutik. Bertan, denboraldian zehar Dantzazen garatu diren sormen-prozesu batzuen barnekotasunak ezagutu ahal izango dituzu. Bertako eta nazioarteko koreografoen sorkuntzen zatien bidez, interpreteek erronkei aurre egiteko, mugimendua eraldatzeko eta adierazpide berrietara egokitzeko modua aztertuko dugu.

Misterioa, bilakaera eta denboragabetasuna bezalako kontzeptuak, oso gai ezberdinetan inspiratuz, hala nola itsasoaren neurrigabetasuna, pandemiaren ondoren antzokien irekiera, eta nortasunaren, lurraldearen eta komunitatearen arteko lotura. Oraingo honetan, Dantzaz-eko hiru interpretek topaketa bat gidatuko digute, bertan bizi direnen begiradatik mugimenduaren aberastasuna eta aniztasuna aztertzeko esperientziak erakusteko.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira apirilaren 16an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...