Hizkuntzak
Thierry Biscary Irri
Thierry Biscary (1976, Anhauze, Behe Nafarroa) abeslaria eszenatokira itzultzen da IRRI izeneko bere hirugarren diskoa aurkezteko. Bere asmoa argia da: dantzatu nahi du eta entzuleak dantzan jarri.
Gaztetik gustatu zaion dantzaldi garaira itzultzen da, Euskal Herriko hainbat orkestra eta txaranga taldeetan aritu diren musikariekin lan eginez. Abestiek zoriontasunaren bilaketa, askatasuna eta elkarrekin kantatzearen indarra aipatzen dute. Hitza gehienak Thierry-k berak idatzi ditu. Horretarako, norbere bizitza inspirazio iturri izan du (Bozkarioa, Zebra bat), lagunak eskertzen ditu ere (Lilialdia), amaginarreba goxoki erasotu (Rosa maitia) edo minbiziaren aurka borrokan ari diren emakumeei omenaldia egiten die (Ez etsi). Imanol Iribarren-ek (Andoain, Gipuzkoa) Thierry-ren konposizioen moldaketak egin ditu.
Musika alaia eta arina da, bizitzari ospakizun bat estilo anitzetan: swing, rock, reggae/ska eta herrikoia. Metalek toki nabarmen bat dute eta aurreko lanekin (Manez eta Kobreak, Muda) lotura egiten dute, zuzeneko emanaldia aberastuz eta indartuz.
