Hizkuntzak
Basa Hats + Eneko Gil Basa ahaidea
Oharra
Maika Etxekoparren ordez Claudine Heguiaphal arituko da.
Basa Hats taldea Maddi Oihenart, Julen Achiary eta Claudine Heguiaphalek osatua da, eta San Telmo Museorako bereziki prestatutako saio honetan dantzarekin uztartuko dute basa ahaidea, Eneko Gil dantzaria izango dute bidelagun.Basa ahaidea iraganeko altxor bat da, Zuberoako Arbailako artzainen ahotan, mendeen joan-etorrian, bizirik mantendu den kantu basatia. A capella eta hitzik gabe abesten da, arranoaren hegaldia antzeratuz, kantariak naturaren handitasunaren aurreko miresmena adieraziz, eta ingurunearekin guztiz bat eginez. Gizakiaren eta ingurune biziaren arteko harreman intimoa da, eta ingurune horrekin bat bihurtzen da.
- Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.
