Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Estreinaldia

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10 €

Dab Dantza Konpainiaren Azala ikuskizunaren irudi bat

Oharra

Entsegu irekia: Azalaren estreinaldia baino bi egun lehenago, urriaren 3an, DAB dantza konpainiak lanaren entsegu irekia eskainiko du Victoria Eugeniako Club Aretoan.

DAB Dantza Konpainiako 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta?

Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...