Hizkuntzak
¡Ay, Carmela! María Adánez, Joaquín Notario
Carmela eta Paulino aktoreek Espainiako gerra zibileko bi aldeak bereizten dituen lerroa pasatu dute oharkabean. Bi artistak antzerki-gau bat inprobisatzera behartuta aurkituko dira, zer eta “etsaiaren” porrota ospatzeko Belchiten, Armada Nazionalak "askatu" berri duen Zaragozako herrian. Baina hasieran irabazleei egindako omenaldi jostagarri zena komedia tragiko gisa amaituko da.
Sanchís Sinisterraren ¡Ay Carmela! antzezlan dagoeneko klasikoan, zeina mundu osoan ibilia baita, heriotza eta bizitza nahastu egiten dira denbora-haustura egokiak direla medio, iraganetik orainera eta orainetik iraganera baikaramatzate. Istorioa hutsaren gainean gertatzen da, eta aldi berean espazio unibertsal bat da, non bakardadea, amorrua, beldurra eta bidegabekeria batera baitoaz mirarekin, konplizitatearekin, maitasunarekin eta oroimenarekin.
Zuzendaria: José Carlos Plaza. Interpreteak: María Adánez, Joaquín Notario. Zuzendaritza-laguntzaileak: Steven Lance Ernest, Álvaro Pérez, Bruno López - Linares, Rocío Vidal. Argazkiak: Marcos G. Punto. Koreografia eta ahotsa: Ana Cristina Mata. Musika: Víctor Elías, Javier Vaquero. Jantzien diseinua: Gabriela Salaverri. Eszenografia eta argiztapena: Javier Ruiz de Alegría. Gerentzia: José Casero. Inprenta y diseinu grafikoa: Gráficas Isasa. Ile-apainketa: Marta García. Jantzien gauzatzea: Paloma de Alba. Itxura eta giropena: Taller María Calderón. Dekoratuen gauzatzea: Zvonimir Ostoic. Sastrea: Luis Delgado. Soinua: Juanjo Cañadas. Makineria eta errejidorea: Kike Hernando. Argiztapena: Eva Sáez. Zuzendaritza teknikoa: Celso José Hernando. Ekoizleak: Celestino Aranda, Jesús Cimarro.