Hizkuntzak
Arrrabixa Nazioarteko performanceak Angela Millano + La Ira Neumática + Mavi Veloso
Oharra
Gonbidapenak apirilaren 20ko 11:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean, Casares Kultur Etxean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Amorrua paralizagarria izan daitekeen arren, indar aktibatzailea ere bada. ARRRABIXA Gorputz amorratuak, maitasuna eta erresonantziak osatzen duten performance eta hitzaldiek energia hori partekatzen dute. Jardunaldian zehar 3 performance egingo dira Angela Millano (18:00), La Ira Neumática (19:00) eta Mavi Velosoren (20:45) eskutik.
Ángela Millano: Filosofian lizentziaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean, dantza garaikideko lanbide-heziketarekin Mariemma RPCDn, eta Praktika Eszenikoan eta Ikusizko Kulturan masterra (MPECV) Alcaláko Unibertsitatean eta Reina Sofía Museoan, La Casa Encendidarekin eta Matadero Madridekin lankidetzan.
La ira neumática: Izaro Ieregik zuzendutako performance bat da, emakumeen amorrua genero-aberrazio gisa aztertzeko. Amorruan pentsatzea gorputzaren larritasunaren noziotik. Gorputzaren larritasuna ere tresna politikoa da, ezarritako koreografia sozialetik kanpo gorputzaren keinu edo mugimendu debekatuei dagokienez; adibidez, Rosa Parksen gorputzaren larritasuna eta zurientzako autobuseko eserleku batetik altxatzeari uko egitea. Haserrea emozio geldiarazlea izan daiteke, baina baita aktibatzailea ere. Emakumeen amorrua fetizhizatu egin da eta, beraz, ukatu egin zaigu.
Mavi Veloso: Mavi Veloso transvestigênere artista transdiziplinarra, interpretea, dantzaria, aktorea, abeslaria eta musika-ekoizlea da. Erritmo larri sakonak eta mugimendu tropikal ausartak atsegin ditu. Dantza, musika eta arte bisualak integratuz lan egiten duen interprete sutsua da. Brasilgoa da jatorriz, eta gaur egun Herbehereetan bizi da.
Arrrabixa hitzaldiak eta performanceak uztartzen dituen esperientzia artistiko eta pentsamenduzkoa da. Topaketen ardatz nagusia amorruaren afektua da, bereziki amorru femeninoa, aurkezten diren pieza guztiak zeharkatzen dituena.
Historikoki, haserre femeninoa fetitxizatua izan da edo generoaren desbideratze gisa ulertua izan da, modu horrretara, ukatua izan zaigu. Amorrua paralizagarria izan daitekeen arren, indar aktibatzailea ere bada. Arrrabixa osatzen duten performance eta hitzaldiek energia hori partekatzen dute, amorrua praktika artistikoen motor eta eraldaketa-iturri gisa erabiliz.
Proposamena EMEDEENEko kideen praktika artistikoetatik sortzen da. Jardunaldi hauek prozesu horien irekiera dira, beste artista batzuekin partekatuz eta publikoarekin harreman zuzena bilatuz, ezagutza kolektiboaren eraikuntza sustatzeko.
Topaketak EMEDEENEren espazioan eta Larratxo Kultur Etxean egingo dira, hurbiltasuna eta irekiera uztartuz, eta sorkuntza garaikidea testuinguru desberdinetara zabalduz.
