Hizkuntzak
Arrainak bihotzean Mar Mar Teatro
Oharra
Gonbidapenak antzezlanaren egunean bertan banatuko dira 16:30etik aurrera Loiola Kultur Etxean.
Hasiera batean, emanaldia 17:30ean iragarri genuen, baina 18:00etan hasiko da.
Liburutegien Egunean, Mar Mar Teatro antzerki taldeak Arrainak bihotzean lana eskainiko du. Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurti du. Halabeharrezko bidaia hasiko du itsas hondoan, eta horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi beharko du.
+ 4 urte.
