Hizkuntzak
Aquí nunca pasa nada Teatro Sin Papeles
Carioca kasuan inspiratutako antzezlana, Espainian sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako epaiketarik garrantzitsuenetako bat. Jendeari salerosketaren errealitatea hurbiltzea eta biktimei justizia egingo dien erantzun legal eta sozial bat izateko zailtasuna erakustea du helburu. Epaiak, prentsako kronikak eta inplikatutako pertsonekin egindako elkarrizketak oinarri hartuta, lanak ikerketaren gorabehera garrantzitsuenak islatzen ditu; izan ere, epailea kanporatu eta inputatu gehienak absolbitu egin zituzten.
Antolatzailea
Gipuzkoa Feminista, Donostia Kultura
