Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

mai. 14 - mai. 17 2024 • 19:30

Gazteszena (Egia)

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren eskutik hiru emanaldi izango dira:

  • Maiatzak 14:

- Lehenengo maila: Muertos de la risa (gaztelera). Heriotza, hain delikatua den gaia modu dramatikoan aurkezten da normalean. Jean-Pierre Martinezek berriz modu fresko, arduragabe eta umoretsu batean aurkezten digu. Heriotza eta barrea baino gauza unibertsalagorik gutxi daude. Zergatik ez jarri elkarrekin?

Zuzendaritza: Belén Cruz. Mugimendua: Laida Etxeberria. Ahotsa: Xabier Ormazabal. Aktoreak: Dei Zugasti, Idurre Puertas, Ilargi Corchero, Izaro Sek, Jafeth Aplicano, Julen Revuelta, Julen Taboada, Lautaro Rodríguez, Melanie González, Olaia Pérez, Olatz Zabaleta.

- Bigarren maila: Sudurpereroiak! (Mundua klownpontzen) (elebiduna). Txoria al da? Hegazkina al da? Ez, Klown bat da! INPRO munduan Sudurperheroiek misio bakoitzari zerbait desberdina eta errepikaezina bezala aurre egiten diote. Ez dakite aldez aurretik zer gerta daitekeen. Konpon al dezakete oraingoan inprobisazioaren mundua?

Zuzendaritza: May Gorostiaga. Aktoreak: Alex García, Idoia Ortuño, María Blanco, Oihan Carramiñana, Roxana Zarzo, Saioa Outeiral, Ugaitz Amundarain, Xabier Matxain.

  • Maiatzak 16 (euskara) eta maiatzak 17 (gaztelera):

- Hirugarren maila: Itsuak / Los ciegos. Irla ezezagun bateko baso itxi baten sakonean, zazpi emakume eta hiru gizon itsu bertara eraman zituen apaizaren zain daude. Itxaronaldia luzeegia izaten ari da eta egoitzara itzuli nahi dute. Gosetuta daude eta beldur dira. Norbaitek badaki nora joan den apaiza? Itsuak direnez, ez dira ohartzen apaiza bertan dagoela lore hotzez osatutako sastraka batzuen gainean.

Zuzendaritza: Patxi Perez. Itzulpena: Kepa Errasti. Koreografia: Laida Etxeberria. Giro soinua: Amaya Quiroga. Argiztapen eta soinu teknikaria: Junki Mayo. Laguntzailea: Javier Correas. Aktoreak: Andoni Carrillo, Eider Villalba, Eneko Gutiérrez, Inma Izeta, Irene Balzategi, Maider Díaz, Nahikari Gaztelumendi, Olatz Garitano, Uxue González, Xabin Fernandez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...