Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Gnat Zinema 2024

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

90 minutu

Amalur

Oharra

Gonbidapenak eskuragai Erreserbatu botoian eta Antzoki Zaharreko leihatilan.

Amalur (2023). Egoi Suso. Espainia

Ondoren solasaldia izango da Egoi Suso dokumentalaren egilearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatzen duen Gnat Zinema, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren laugarren edizioari hasiera emateko Amalur dokumentala emango da. Amalur dokumentalak gizakiaren bilakaera eta hark naturarekin duen harremana kontatzen ditu, antzina-antzinatik hasi eta milaka pertsona biltzen dituzten hiri handiak nagusi diren garai modernoenetaraino. Amalur elkarrizketarik gabeko dokumental bat da, eta horrek aukera ematen die irudiei eta musikari beren kabuz hitz egiteko. Horrek oso esperientzia zinematografiko inbertsiboa sortzen du, sentsazioz betea, ikusleak bere inguruko munduari buruz hausnartzera bultzatzea helburu duena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...