Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

10 €

Hizkuntza: euskara

Ai gure juaneteak ikuskizunaren irudi bat

Hamarkadak pasa dira Mikel Laboaren kantak konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, euskal ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, kantak berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia hartu du Patxo Telleriak: “Gureak direlako. Nireak direlako” . Ikuskizun hibridoa da, hitzak eta musikak osaturikoa.

Zenbait kanten letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo ikuspuntutik. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu. Esaniko hitzak estiloan, prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean.

Egilea: Patxo Telleria. Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi. Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos. Aktorea: Patxo Telleria. Musikariak: Adrián García de los Ojos eta Maider Lopez.

Informazio gehiago: Ai gure juaneteak, Tartean Teatroa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...