Hizkuntzak
Altza-Historia Altzako Historia Mintegia: 40. urteurrena
Altza-Historia liburuaren aurkezpena egingo da. Lau hamarkadaz, Altzako Historia Mintegiak (AHM) altzatarren kaleak eta bideak zeharkatu ditu, auzokideei elkarrizketak egin dizkie, argazkiak, prentsa-kronikak, artxiboko dokumentuak, planoak eta grabaketak bildu ditu, eta bere kideek eta laguntzaileek landutako Altzaren historia eta memoriari buruzko lan ugari argitaratu ditu. Altza-Historia liburua ahalegin kolektibo horretatik jaio da, eta bere orrialdeetan jasotzen du, modu antolatu, zorrotz eta laburtuan, azken 40 urteotan Altzaren ezagutzari egindako ekarpena. Horrekin batera, AHMk espazio altzatarra kartografiatu du, eta Altzako Mapa berria egin du, ondareari arreta berezia eskainiz.
Bukatzeko, urteroko ohiturari jarraituz, datorren urteari eskainitako egutegia banatuko da.
